2023ko zuhaitz eguna hasieran martxoaren 12rako antolatuta zegoen arren, elurragatik hurrengo igandera atzeratu zen, 19ra. Eguraldi aldakorra egokitu zitzaigun: elkartzerakoan behe-lainoa, gero eguzkia eta amaieran euri-lanbroa.
Aloñako magalean dagoen Unaimendin (Duru) goizeko 10:00etan elkartuko ginen, pista barrenean, lanerako prest.
Aurreko urteetako itxituretan, hirurogei zuhaitz landatu genituen, erdiak urkiak eta beste erdiak elorri zuriak.
Antolakuntzan, Oñatiko Natur Eskolako Martxel Aiastui eta Nahia Barrenaren, zein Gipuzkoako Foru Aldundiko Imanol Biain basozainaren laguntza izan genuen.
Amaieran, Duruko Bittor Altuberen "Gure kabia" txabolan, salda beroa, txorizoa, patata tortila eta gazta jan genuen, giro ederrean eta kontu kontari.
Izena emateko, bi aukera zeuden:
A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo
B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com
Parte-hartzaileen zerrenda:
1- Imanol Biain
2- Fernando Maiztegi
4- Martxel Aiastui
5- Pili Aranguren
6- Iñazio Irizar
7- Maribi Korkostegi
8- Antonio Alonso
10- Rafa Altuna11- Itziar Igartua
12- Pepin Carmona
13- Arantza Barrena
14- Juan Agirre