Natura, mendia, zuhaitzak, gurutzea, aterpea, artzaiak, Belar, Duru, Gorgomendi, Arantzazu... ______________________________________________________

2019(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

2019ko Zuhaitz eguna

2019ko zuhaitz eguna Martxoaren 10ean egin zen, eguraldia halanolakoa izan arren. Unaimendin (Durun) goizeko 10:00etan elkartu ginen, lanerako prest.

Hiru motatako eginbeharrak izan genituen:
- Aurreko urteetako itxitura pare bat konpondu, bertako zuhaitzen enbor apurtuak moztuz,
- Lehortuta edo elurrak apurtuta hondatu ziren zuhaitzen ordezkaketa, haritzak eta lizarrak landatuz, eta
- Aloñako gurutzearen mendeurrenean mendi-aterpearen inguruan landatu eta ihartu ziren zuhaitzak ordezkatzeaz gain, itxitura berria egin.

Antolakuntza, Natur Eskolako Imanol Biain eta Aimar Uribesalgoren eta Imanol Artola basozainaren laguntzari esker egin zen.

Amaieran, Duruko Bittor Altuberen "Gure kabia" txabolan, salda beroa, txistorra eta Gomistegiko gazta jateko aukera izan genuen, giro ederrean.

Izena emateko, bi aukera izan ziren:
A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo
B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com

Parte-hartzaileen zerrenda:
1- Imanol Biain
2- Aimar Uribesalgo
3- Imanol Artola
4- Fernando Maiztegi
5- Pili Aranguren
6- Iñazio Irizar
7- Rafa Altuna
8- Manoli Rivero
9- Jabier Atxa
10- Jabier Agirre
11- Txaro Anduaga
12- Migel Anjel Irizar
13- Maribi Korkostegi
14- Antonio Alonso
15- Anton Inza
16- Koro Elorza
17- Juanje Anduaga
18- Jose Ruiz
19- Bittor Altube
20- Laura Altuna
21- Adela Korkostegi
22- Pedro Lopez
23- Joxe Mari Narraspe