CORONABIRUSA DELA ETA, BIHARKO LANDAKETA BERTAN BEHERA GERATU DA.
2020ko zuhaitz eguna martxoaren 8an egitekotan zen, baina elurra zegoenez, aste bete atzeratu zen, martxoaren 15era, eguraldia lagun. Aloñako magalean dagoen Unaimendin (Durun) goizeko 10:00etan elkartuko gara, lanerako prest.
Bi motatako eginbeharrak izango ditugu:
- Ezkiztako bidean dauden aurreko urtetako itxitura pare bat konpondu, bertako zuhaitzen enbor apurtuak moztuz, eta
- Lehortuta edo elurrak apurtuta hondatu ziren zuhaitzen ordezkaketa, haritzak eta lizarrak landatuz.
Antolakuntza, Natur Eskolako Imanol Biain eta Aimar Uribesalgoren eta Imanol Artola basozainaren laguntzari esker egingo da.
Amaieran, Duruko Bittor Altuberen "Gure kabia" txabolan, salda beroa, txistorra eta Gomistegiko gazta jateko aukera izango da, giro ederrean.
Izena emateko, bi aukera daude:
A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo
B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com
Parte-hartzaileen zerrenda:
1- Imanol Biain
2- Aimar Uribesalgo
3- Idoia Bollar
4- Imanol Artola
5- Fernando Maiztegi
6- Pili Aranguren
7- Iñazio Irizar
8- Joxe Mari Narraspe
9- Manoli Rivero
10- Jabier Atxa
11- Txaro Anduaga
12- Migel Anjel Irizar
13- Maribi Korkostegi
14- Adela Korkostegi
15- Antonio Alonso
16- Pedro Lopez
17- Rafa Altuna
18- Koro Elorza
19- Juanje Anduaga
20- Itziar Igartua
21- Pepin Carmona
22- Jabier Agirre
23- Bittor Altube
24- Nagore Altube