2021eko zuhaitz eguna martxoaren 14rako zegoen aurreikusita, baina eguraldi txarragatik eta elurragatik, atzeratu egin zen martxoaren 28ra, igandea, eta eguraldia lagun. Aloñako magalean dagoen Ezkiztan goizeko 10:00etan elkartu gara, lanerako prest.
Bi motatako eginbeharrak izan ditugu:
- Ezkiztako bidean dauden aurreko urteetako itxitura pare bat konpondu, bertako zuhaitzen enbor apurtuak moztuz, eta
- Lehortuta edo elurrak apurtuta hondatu diren zuhaitzen ordezkaketa, 15 mendiko haritz eta beste15 baso-lizar landatuz.
Antolakuntza, Oñatiko Natur Eskolako Idoia Bollar eta Aimar Uribesalgoren, zein Gipuzkoako Foru Aldundiko Imanol Biain basozainaren laguntzari esker egin da.
Amaieran, eta Covid-19aren segurtasun neurriak gordez, hamaiketakoa kaletik eramandako tortilla, txorizo eta gaztarekin egin da, Ezkiztako txabola aurrean, aire librean.
Izena emateko, bi aukera egon dira:
A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo
B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com
Parte-hartzaileen zerrenda:
1- Imanol Biain
2- Idoia Bollar
3- Fernando Maiztegi
4- Iñazio Irizar
5- Maribi Korkostegi
6- Antonio Alonso
7- Manoli Rivero
8- Jabier Atxa
9- Jose Ruiz
10- Rafa Altuna
11- Itziar Igartua
12- Pepin Carmona
13- Martxel Aiastui
14- Joxe Mari Narraspe
15- Migel Anjel Irizar
16- Mari Jose Ibarrondo
17- Sara Ezkati
18- Jesus Mari Ezkati
19- Arantza Barrena
20- Juan Agirre
21- Jose Antonio Ugarte