Natura, mendia, zuhaitzak, gurutzea, aterpea, artzaiak, Belar, Duru, Gorgomendi, Arantzazu... ______________________________________________________

2010(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

6- GURUTZEAREN HISTORIA


6.1- 1901eko GURUTZEA
Jatorrizko gurutzeak 2 zm.ko burdinurtuko hormak ditu, eta kalitatezko galdaketan egina dago (Arrasateko Union Zerrajeran), hainbeste urte hain baldintza onean irauteko mendi tontorrean.Gainean galipot esku bat dauka, eta azkenik bistan dagoen pintura. Barrualdeko hutsunea harri hare xehez beteta dago.

Gurutzea hamaika pieza ezberdinak osatzen dute: azpian oina, gero zirkunferentzia erdiko bi piezaz osatzen den oinarri handia eta zuzena, gaineran zutaberako lotura uhindua, ondoren hiru pieza zuzen elkarri lotuak bata bestearen gainean, gurutzeta, eta hortik bazterretara sortzen diren bi beso eta gailurreko pieza. Azken hiru hauen errematea burdinazko kono bat zen, nahiz eta jasandako ekaitz bortitzen eraginez gailurrekoak falta izan.

Pieza guztiak bata bestean 20zm. ahokatzen dira ondo lotuta geratzeko, eta tarte horretan burdinazko torlojoak daude sartuta. Oñatiko enparantzatik begiratuta eskumako besoa denak, ikaragarrizko brintzatua zeukan gaineko aldean, eta izango duen pisu astuna kontuan hartuta, ahokatze zabal horri esker iraun du azken urteetan lurrera jausi barik, torlojuko loturen eragina guztiz galdua zuen eta.

Itxura batera lurretik begiratuta erabat borobila eman arren, gurutzearen zirkunferentzia apur bat aldatzen da goitik beherakoan, beharbada urteek eta ekaitzek eraginda ere bai, baina ziurrenik oinarrizko galdaketatik hala atera zelako, oso zaila izango baitzen mende hasierako garai haietan milimetroko ahokadura zehatza lortzea.

Gurutzeta azpiko lehen piezen loturak ia jarri orduko izan zituen lasaieraren bat, eta haize bortitzen eraginez, eta agian tenperaturak ere izango zuen zerikusik, gurutzetaren norabideak aldaketak izan ditu. Hala, haizearen abiadura 60 km.tik gorakoa denean sortzen den indarrak gurutzea biratzea dakar, eta dirudienez Legazpi aldera begira ipini.

Gurutzeak izan dituen norabideak, Aloñatik begiratuta, honakoak izan dira:
* Jatorrizkoa eta mendeurrenean berriro ipini zaiona Oñatiko Parrokiara begira dagoena da: 340º NW/N – Ipar Mendebalde/Ipar.
* Haize bortitzen eraginez gurutzeta azpiko pieza apur bat jiratu egiten zen, eta gurutzeta Legazpi aldera begira jarri, hots: 30º N/EN – Ipar/Ipar Ekialde.
* Beraz, mendeurreneko konponketetan 50 gradu jiratu zen gurutzea mendebal aldera, berriro Parrokiaruntz begira jarriz.
.
.--------------
6.2 - PLAKAK
1- 1901ekoa
JESUS CHRISTUS, DEUS, HOMO,
VIVIT, REGNAT, IMPERAT,
OÑATE, ANNO SANCTO,
MCMI

JESUKRISTO, JAINKOA, GIZONA,
BIZI DA, ERREGE, NAGUSI DA,
OÑATI, URTE SANTUA
1901

2- 1951koa
INSTAURATUS,
ANNO SANCTO
MCMLI

BERRITUA,
URTE SANTUA
1951

3- 2001ekoa
GURUTZE SANTUA
ZAINDU OÑATI
ORAIN ETA BETI
2001eko URTE SANTUA
.
----------------